Egun bazterrean dauden oinezkoak, bizikletak eta garraio publikoa erdigunatu nahi ditugu. Hau da, mugikortasun arloan, %60 pertsonak erabiltzen duten moduak baturik kontuan hartuta. Gehiengoa, alegia.

Gure eskaerak:

  1. Arautegi berria idatzi behar da, oinezkoak babestuz espaloietan, sentsibilitatuz, baina irmoki.
  2. Ardatz nagusien gaineko eskua hartzea eskatzen dugu. Gaur egun de facto autopistak diren bide horiek gureganatu behar digutu, eta aukera berriak sortu autobus eta bizikletendako.
  3. Amaitzeko, garraio publikoa suspertu behar da, ibilbide berriak planteatuz, prezioak berraztertuz eta autobusen maiztasuna ugarituz.
  4. Udal sei talde politikoei eskatzen diegu babesteko oraintsu aurkeztu den Mugikortasun Plana. Estrategikoa baita Iruñerako.